Podcast

Klaserako Podcast bat egin dugu. Irrati saio bat bezalakoa, musika, elkarrizketak, telefono deiak…

[AUDIO http://euskaltube.com/uploads/audio/4mEfw0hHpotCvEiuvrAD.mp3]

Community Manager

Community manager lana, gauza berria da. Sare sozialen ondoren sortutako postua da. Duela gutxi asko indartu da postu hau, etxe guztietan internetaren erabilera esponentzialki handitu delako. Orain oso garrantzitsua da marka, produktu eta enpresa sarean egotea.

Alde batetik produktu, marka eta enpresaren izen ona mantendu behar da eta horretarako Community Manager-a sortu da. Sare sozialez baliatzen dira erabiltzaileen iritziak jakiteko, honen ondorioz, gauzak planteatu, arazoak konpondu,mugimendu sozialak sortu…

Beste aldetik, foro bat bezala funtzionatzen du. Administradoreak daude egitura guztia begiztatzen. Dinamizadoreak ere daude, foroari mugimendua ematen diotenak, gai berriak sartzen dituzte, beste erabiltzaileei erantzuten dizkiete…

Hori guztia aurrera ateratzeko Communitu Manager-ak ezagutza teknikoak izan behar ditu eta marketing estrategietan aditua izan behar du. Postu honetarako oso gomendagarriak dira Publizitate ikasketak egin dituztenak, marketing munduan ezagutza asko dituztelako.

Bukatzeko, aurrerantzean postu honetan aurrerakuntza asko egingo dira eta enpresaren zati oso garrantzitsua bihurtuko da.

Nire izena Googlen

Noiz baiten Google-en nire izena begiratu dut baina atentzioa jarri gabe. Oraingo honetan bilaketa sakon bat egin dut eta asko harritu egin nau aurkitu ditudan emaitzak.

Lehengo emaitzan nire izenarekin izan ditzakedan interneteko dominioak agertzen dira eta baita ere nire facebook-eko argazki bat eta sare sozial horretako beste Mikel Blasco batena. Horrek asko harritu nau oso gauza bitxia delako. Gainera ikusten detenarengatik gizon heldua da. Bigarren link-a Mikel Blasco horren informazioa dago eta Sistemen analista da, lan garrantzitsua duela ematen du. Behintzat nire izena zerbait positibora erlazionatua dago.  Hirugarren link-a bere Facebook-eko orrialdea da. Hurrengoa bere Twitter-eko kontua da. Azkenean nirekin zerikusia duen zerbait agertu da, nire Facebook-eko kontua azaldu da.

Ikusi dudanez, nire izenarekin webgune asko agertzen dira, baina ez dute nirekin zerikusirik. Behintzat gauza negatiborik ez dut aurkitu eta ni bezala deitzen den pertsona batek leku garrantzitsu bat du sarean.

Huhezin tiroketa!

Klasean ariketa bat proposatu digute. Ideia teknologia berrien erabilera eta beraien komunikatzeko gaitasuna da. Horretarako, gure ikastolan tiroketa bat suertatzen da eta guk munduari berri eman behar diogu. Gure esku ditugun teknologiaz baliatuz ahal den jende kopuru gehienari informatu behar zaio.

Unibertsitateko azkeneko asteak ziren eta ezer gutxi geratzen zitzaigun emateko. Klaseetara joan beharra genuen, formak mantentzeko, derrigorrezko orduak betetzeko. Klaseak lasaiak ziren, gehienetan lagunekin kartetan edo berriketan pasatzen genituen. Udako oporrak gertu zeuden eta beroa nabaritzen hasten zen. Jendea arropa arinekin janzten zen freskotasunarentzako. Kartetan ari ginela pixagura sartu zitzaidan eta irakasleari baimena eskatu nion komunera joateko. Bera gu bezala lasai zegoen egunkaria irakurtzen eta baimena eman zidan. Gelako atea irekitzerakoan kriston freskotasuna sumatu nuen eta komuneko bidean oso gustura ibili nintzen. Komunak leiho handiak zituen eta pixa egiten ari nintzen bitartean ikastolako sarreran bi gazte zeuden era berezian jotzen. Nik susmo txarra hartu nuen baina neurera jarraitu nuen. Bat-batean iskanbila izugarria eta tiroketa hasi ziren. Hasieran ez nuen oso ondo ulertzen gertatzen ari zena baina kanpoan ikusitako gazteeta gogoratu nintzen eta dena ulertzen asi nintzen. Sakelekoa hartu eta 112 deitu nuen gertatzen ari zena azalduz. Ondoren lagun bati deitu egin nion berria zabal zezan, nik tuenti edo twitter-ean gauzak idazteko denbora ez nuelako. Segidan ezkutaleku on baten bila joan nintzen eta armari baten barruan sartu nintzen. Orain bai, han nengoela sakeleko wifiaz baliatuz Twitter kontuan sartu nintzen eta komentario hau utzi nuen: Huhezin tiroketa!!

Ibai Arantzabalen hitzaldia

Iban Arantzabal, Goienako editorea, klasera hitzaldi bat ematera etorri zen. Goienaren inguruan aritu zen arratsaldean.

Datuekin hasi zenhitzaldia. lehendabizi egitura azaldu zuen, jabeen egin beharrak argitu zituen eta jarraitzaileen kopurua esan zigun. Hori guztia gaia ezagutzeko izan zen eta ondoren gauza garrantzitsuekin hasi zen. Komunitateen garrantzia azpimarratu zuen. Berak zioenez, oso garrantzitsua da komunitate bat edukitzea, horrela zure produktua jarraitzen duten multzo bat izanda askoz hobeto zehaztu dezakezu produktuaren norabidea.

Komunitatea politika alde batera utzi behar du. Pentsaera askeko komunitatea izan beha da. Komunitate hori behin edukita, izugarrizko lana egin behar da gustura egon daitezen.

Goienaren pritzipioetako bat material guztia eta barneko komunikazioa euskaraz egitea da. Ez dituzte beste hizkuntzak alde batera uzten, beraien filosofia euskaraz egitea da.

Oso garatuta duten gauza, formatua da. Hartzaile desberdinak dituztenez, produktu desberdinak eskaini behar dituzte. Horrekin batera normala denez erregistroa desberdina izan behar da eta egoera bakoitzari hobeto egokitzen zaina jarri behar da. Estiloa era hartzaile multzoaren arabera da. Adibidez, Rock musikaz ari badira kameraren mugimenduak azkarrak eta gogorrak izango dira.

Ondorioz, hartzaileak definitzen du Goienaren produktua.

Google Calendar

Google Calendar Googlek eskaintzen duen zerbitzu online da. Zure egitarau birtuala bihurtuko da eta zure eguneroko zereginak han agregatu ditzakezu.
Google interneten bidez zerbitzu asko sortzen ari da. Nik erabiltzen hasi nuen lehen zerbitzua, Google Docs izan zen eta oso praktikoa da talde lanean aritzeko. Beste bat Google News izan zen, eguneratua egoteko zerbitzu bikaina eta pertsonalizatua. Ondoren Google Sites izan zen, hemen webguneak gordetzeko leku aproposa da. Eta azkena Google Calendar izan da.
Nire kasuan agenda inoiz ez ditut erabili, ez dakit zergatik baina ez ditut gustuko. Orain Google Calendararekin beste zerbait da. Birtuala den zerbait da eta ez du lekua okupatzen. Beste puntu garrantzitsu bat beti eskuragarri izan dezakezula da. Wifi koneksioa dagoen lekuetan zure agenda pertsonalean sartu zaitezke. Baina ez hori bakarrik, beste pertsonen agendak izan ditzakezu baita ere zure futbol taldearena. Dena partekatu daiteke, zure egin beharrak ez ahazteko.
Horregatik tresna eraginkor eta baliotsua da. Google onlineko zerbitzu zabal bat sortzen ari da eta azkenean gure egin behar guztiak interneten bidez burutuko ditugu.

Sustatu.com

Sustatu 2001an sortu zen blog moduan. Arrakasta izan ondoren webloga bihurtu da. Interneteko albistegia da eta lehenetarikoa euskaraz. Oso egitura sinplea du eta ekarpenak edonork igo ditzake.

Sustatu diseinu aldetik oso ondo egituratua dago. Informazioa neurrian dago, hau da, ez da masifikazioa. Kontrastea ere bikaina da, fondo zuria letra beltzarekin, horrela irakurlea ez da nekatuko eta denbora gehiago iraungo du Sustatun, gainera bueltatzeko posibilitatea handia eskaintzen du. Logotipoa weblogaren izen bera da eta oso sinplea, oso erraza gogoratzeko. Main menua berdea eta zuriaren arteko nahasketa da eta kategoriak ondo bertiztuak daude beraien artean. Honekin nabigazioa asko errazten da.

Gaiak egungo gertakizunen artikuluak daude gainera gehienetan teknologia berriekin erlazioa dutenak. Gaiak irakurleek pertsonalizatu dezakete eta hori da weblog honen ezaugarririk garrantzitsuena.

Choosing a smart password

Internet 90. hamarkadatik aurrera indartzen joan da. Berrikuntza asko agertu dira eta bere erabilera asko zabaldu egin da.  Orain 2010. Urtean gaude eta internet, etxe gehienetara iristen da. Horrek zer esan nahi du? Internetek erabiltzaile asko ditu eta erabilera ez da guztiz zuzena edo behintzat ez zaio ematen behar duen ardura.

Lehen iruzurrak kalean egiten zira, baina gizartearen aurrerakuntzekin iruzurrak ere hobetu dira eta digitalizatu egin dira. Gaur egun modan dago bankuen mezuak jasotzea, bere logotipoarekin, webgunearen antzekotasunarekin eta ofizialtasuna adierazten. Mezu elektroniko horietan gure datu pertsonalak galdetzen dizkigute  arazo teknikoen aitzakiarekin. Modan dagoen iruzurra da eta kaltetu asko egon dira.

Nire kasuan asko erabiltzen dut internet. Erosketa ugari egiten ditut eta leku askotako erabiltzailea nahiz. Leku bakoitzean kontu bat daukadala. Choosing a smart password artikulua irakurri ondoren, gaizki erabiltzen ditudala nire nik-a eta pasahitza konturatu nahiz. Eta pasahitz berriak pentsatzen hasi naiz. Artikuluaren laguntzarekin asmatzen zaila diren pasahitzak lortu ditut eta horrela nire interneteko kontuak salbu egongo dira.

Etika hedabideetan

XI. mendeko gizartean guztiz barneratua dago adierazpen askearen eskubidea. Legeak ere horrela adierazten du, guztiak libre garela gure iritzia eta pentsatzeko modua adieraztea.

Lanetik kanpo gure artean ondo erabiltzen dugu askatasun hau, baina lan postu batean sartzen garenean askatasun hori kontuz handiagoarekin erabili behar da. Gure iritziak lan postuan asko eragin dezakeelako. Kontu handiagoarekin ibili behar da, gure lan postua hartzaile askoren eskura dagoenean ,adibidez, hedabideetan faktore asko jokoan daudelako. Alde batetik enpresa batean lan egitean filosofia bat eta pentsamendu bat onartzen dugu, orduan horren aurka joaterakoan liskarrak sortu daitezke. Beste aldetik ezin duzu zure pentsamendua hedabide horrena izango balitz bezala azaldu.

Hori guztia kontuan izanda, geroz eta hartzaile gehiagoren eskuetara iristeko aukera, geroz eta adierazpen eskubide gutxiago dago. XI. mendeko hedabideetan gertatzen ari den arazoa da.

Narrazioa – Klark Kent

Unibertsitatea bukatu egin dut eta lan bila nago. Gaur lanerako elkarrizketa bat du Daily Planet-en. Lana lortzen badut lehenengo soldata irabaziko dut eta diru horrekin gitarra bat erosi ko dut, baina bueno oraindik ez gera horretan sartuko, oraindik lana ez didatelako eman.

Daily Planet hiriko zentroan dago eta horretarako autobusa hartu behar dut. 15 minutu lehenago joango naiz bidean zerbait gertatzen bada, elkarrizketara berandu ez iristeko. Oso paranoikoa jarri naiz eta normala den bezala autobusean ez da ezer gertatu. Sartzerakoan Daily Planeteko idazkaritzak gel a batean itxoiteko eskatu dit, nagusia hitzaldi bat bukatzeko zoriona zegoelako. Han nengoela beste gazte bat etorri da. Berarekin hasi naiz hizketan, Klark Kent da eta nire egoera berdinean dago, unibertsitatea bukatu du eta orain lan bila dago. Gauza nik pentsatzen nuena baino zailagoa izango da. Posturako gazte gehiago daudelako, behintzat ni eta Klark gaude oraingoz.

Denbora bat pasa ondoren idazkariak pasatzeko esan dit. Zuzendariarekin hitz egiten hasi naiz eta segidan Daily Planeten nire egin beharrak esan dizkit. Ezer egin gabe postua lortu dut. Nire eginkizuna blog bat kudeatzea izango da. Lan interesgarria eta oso estimulantea da.

Asko harritu naiz Klark ikusi dudanean, berari era lana eman diotelako. Idazkariak esa didanez, bien artean kudeatu behar dugu bloga. Lehenengo eguna izanda gogo askorekin hasi naiz blogea, baina klark-i begiratu diodanean, blogetan ez dela ondo moldatzen konturatu naiz eta irakasle bezala hasi naiz gauza batzuk esplikatzen. Bat-batean, Klarkek doministuko bat egitera zihoala konturatu naiz eta segundora gelatik irtenda pareta puskatuz.  Dena hankaz gora geratuda eta zuzendaria dena ikusterakoan kalera bota nau.

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.